Afrikak teknologia berrietan trebatutako jendea behar du. África necesita gente formada en nuevas tecnologías.

Gure jarraitzaile zareten guztiok ikusi duzue nola sortu eta gauzatu den proiektu hau Kelle-n (Senegal). Lizeoan martxan jarri dugun ikasgela informatiko honek aukera ematen die ikasleei beren bizitza teknologia berrietara bideratzeko eta, aukera faltagatik, gaurko haurrak etorkizuneko etorkin bihur ez daitezen.

Todos aquellos que nos seguís habéis sido testigos de cómo se ha gestado y hecho realidad este proyecto en Kelle (Senegal). Esta aula informática que hemos puesto en marcha en el Liceo ofrece a sus estudiantes la posibilidad de enfocar su vida hacia las nuevas tecnologías y evitar que, por falta de oportunidades, los niños de hoy se conviertan en los inmigrantes del futuro.

Eguberri On! ¡Feliz Navidad!

KELLESENSA GKEa osatzen dugun boluntario talde osoak asko eskertzen dizuegu urte honetan zehar emandako laguntza eta lankidetza, eta Gabon Zoriontsuak, Osasuna eta Bakea opa dizkizuegu 2021. urte berrirako.


Todo el equipo de voluntarios que formamos la ONG KELLESENSA os agradecemos mucho vuestra ayuda y cooperación durante este año y os deseamos una Feliz Navidad, Salud y Paz para el Año Nuevo 2021.

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren Fundazioa. Fundación del Colegio de Médicos de Gipuzkoa.

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren Fundazioak konfiantza izan du KELLESENSAk KELLEn (Senegal) garatzen ari den osasun-proiektuan. Elkargoaren Fundazioko presidente Iñaki Eizaguirre eta Gobernu Batzordeko kooperazio-kide Carmen Solórzano arduratu dira gure proiektu humanitarioaren zati bat finantzatzeko laguntza ekonomikoa emateaz.


La Fundación del Colegio de Médicos de Gipuzkoa ha confiado en el proyecto sanitario que KELLESENSA desarrolla en KELLE (Senegal). El presidente de la Fundación del Colegio, Iñaki Eizaguirre, y la vocal de cooperación de la Junta de Gobierno, Carmen Solórzano, han sido las personas encargadas de otorgar la ayuda económica correspondiente con la que vamos a poder financiar parte de nuestros proyectos humanitarios.

Argazkian, gure presidenteak, Juan Querejeta Usabiagak, diploma jasotzen du.
En la fotografía, nuestro presidente, Juan Querejeta Usabiaga recoge el diploma acreditativo.

Biba Zuek saioa. Programa Biba Zuek.

Gaur, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten EITBko «Biba Zuek» saioan, Goierri Eskolako ikasle batek KELLESENSArentzat garatzen ari diren proiektuaren nondik-norakoak azalduko ditu.


Hoy, el programa «Biba Zuek» de EITB que presentan Maddalen Arzallus y Xabier Sukia, contará con la presencia de un estudiante de Goierri Eskola que expondrá el proyecto que están desarrollando para KELLESENSA.

Edukiontzia. Contenedor.

Azkenean, iritsi da eguna! Gaur goizean Senegalera doan itsas-edukiontzia kargatu dugu. Material sanitarioa eta eskola-ekipamendu asko Kelleko bi eskoletarako. Iruñeko Ayuda Contenedores-eko boluntario talde zoragarriaren laguntza paregabea izan dugu, bidali nahi genuena edukiontzi horretan ezin hobeto sartzea lortu baitute.

Bidalketa honi esker, Kelleko osasun-instalazioek erditze-ohe eta aulkia, ohatilak, mahaitxoak, tantaz tantakoak, baskulak, etab. izango dituzte. Lehen hezkuntzako eskolak ikasmahai eta material berriak izango ditu, eta bigarren hezkuntzako eskolak ia prest dagoen informatika-gelarako mahaiak eta ordenagailuak jasoko ditu. Haur eskaleentzako arropa eta oinetakoak, eta beste sorpresaren bat.

Eskerrik asko denori!


¡Por fin llegó el día! Esta mañana hemos cargado el contenedor marítimo que sale destino a Senegal. Mucho material sanitario y equipamiento escolar para las dos escuelas de Kelle. Hemos contado con la inestimable ayuda del maravilloso equipo de voluntarios de Ayuda Contenedores de Pamplona que han conseguido encajar perfectamente en ese contenedor lo que queríamos enviar.

Gracias a este envío, las instalaciones sanitarias de Kelle contarán con cama y silla de partos, camillas, mesillas, goteros, básculas y mucho más material. La escuela de primaria tendrá algunos nuevos pupitres y material escolar, y la escuela de secundaria recibirá mesas y ordenadores para el aula informática que ya está casi lista. Ropa y calzado para los niños mendigos y alguna sorpresa más.

¡Muchas gracias a tod@s!

Aziz-en gurpil aulkia

Aurrera jarraitzen dugu Aziz-en gurpil aulkiaren proiektuarekin. Esan genizuen bezala, garapen guztia Goierri Eskolako ikasleak ari dira egiten, eta bai haiek bai eskolako irakasle eta administrariak buru-belarri murgildu dira proiektu honetan. Asko laguntzen ari zaizkigu eta elkarrekin ari gara lanean proiektua aurrera atera eta finantzatzeko.

Eskerrik asko guztioi !!!!


Seguimos adelante con el proyecto de la silla de ruedas para Aziz. Como ya os habíamos comentado, todo el desarrollo lo están llevando a cabo los estudiantes de Goierri Eskola y tanto ellos como el personal docente y administrativo de la escuela, se han volcado de lleno en este proyecto. Nos están ayudando mucho y estamos trabajando de forma conjunta en la financiación.

¡Muchas gracias a todos !!!!